Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Txomin Sagarzazu Alkatea Lehendakaritzan izan da EUDELen Batzorde Eragilean

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Alkatea, Gasteizen izan da EUDEL-eko (Euskadiko Udalen Elkartea) Batzorde Eragileko kide modura.

2019·10·17


Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Alkatea, Gasteizen izan da EUDEL-eko (Euskadiko Udalen Elkartea) Batzorde Eragileko kide modura. Bilkura Lehendakaritzan burutu zen, Iñigo Urkullu Lehendakariak zuzenduta.

“Lau urtean behin EUDELek Batzorde Eragilea berritzen du eta hau izan da berritu denetik lehen bilera” esan du Txomin Sagarzazuk.

“Udalen egunerokotasunean oso interesgarriak diren gaiak jorratu genituen bi orduko bileran, horien artean Euskadiko Toki Erakundeei buruko legea (ETEL) izan genuelarik mintzagai. Hondarribia Batzorde Eragilean egotea beti da pozgarria eta hortan segituko dugu Udaletik datozen lau urtetan” gehitu du Sagarzazuk.