Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Txomin Sagarzazu Alkatea herriko eragile desberdinekin bilduko da berriz datozen egunetan

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea Hiriko hainbat alorretako ordezkariekin bilduko da datozen egunetan, Udalak hartu dituen erabakien berri zuzenean jakinarazteko asmoz, eta beren kezkak eta proposamenak entzuteko helburuarekin

2020·11·10


Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea Hiriko hainbat alorretako ordezkariekin bilduko da datozen egunetan, Udalak hartu dituen erabakien berri zuzenean jakinarazteko asmoz, eta beren kezkak eta proposamenak entzuteko helburuarekin.

Lehen hitzordua bihar asteazkenez izango da, 16:00etan, gizarte alorreko elkarteekin hain zuzen ere.

“Konfinamendu garaian egin genituen hitzorduei jarraipen bat eman nahi diegu. Jakin badakigu oso egoera zailean gaudela, eta elkarrizketak ezinbestekoak direla uste dugu. Bihar bertan gizarte alorreko ordezkari batzuekin elkartuko gara, Gurutze Gorria, Caritas eta Nagusilan Elkartea adibidez. Alkateaz gain, Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak ere egongo da” dio Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko Alkateak.

“Datorren astean hezkuntzaren alorreko ordezkariekin egon nahi dugu eta gero alor ekonomikoaren ordezkariekin arituko gara. Apirileko bileretan egin genuen moduan, orain ere bideo-konferentzia bidez egingo dugu” gehitu du Alkateak. 


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web