Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Turismo eskaintza zabala uda honetarako

Hondarribiak turismo eskaintza zabala eskaintzen du uda honetarako. ARMA PLAZA Fundazioaren bidez, hirian zehar egunero bost bisita gidatu, tren berdean ibilaldi panoramikoak igande, astelehen eta astearteetan edota Guadalupeko Gotorlekuan bisitak igandetik asteartera lirateke nagusienak.

2018·07·10


Hondarribiak turismo eskaintza zabala eskaintzen du uda honetarako. ARMA PLAZA Fundazioaren bidez, hirian zehar egunero bost bisita gidatu, tren berdean ibilaldi panoramikoak igande, astelehen eta astearteetan edota Guadalupeko Gotorlekuan bisitak igandetik asteartera lirateke nagusienak.

“ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio Gunetik koordinatzen da eskaintza’ dio Maria Serranok, Turismoko zinegotziak. “Antolatzen diren ekimenak ez daude bakarrik turistentzat pentsatuak. Hiritarra edo bertakoentzat ere irekita daude, adibidez, udan egunero goiz eta arratsaldez eskaintzen ditugu bisita gidatuak, goizeko 11:30ean lehena eta 16:30ean azkena. Euskaraz, erderaz, frantsesez eta ingelesez izango dira”.

“Tren Berdeari dagokionez, igande, astelehen eta astearteetan izango da, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin. Astelehen eta asteartean, trena Guadalupeko Gotorlekura igoko da gainera. Martxan jarri genuenetik oso harrera ona izan du trenak, bai bertakoentzat baita turistentzat ere hiria ikusteko modu oso egokia dela iruditzen zaigu’ dio Serranok.

“Guadalupeko Gotorlekuari dagokionez, igande, astelehen eta astearteetan irekiko da. Igandeetan bisita goizeko 11:00tan izango da, eta astelehen zein astearteetan aldiz, arratsaldez, eta trenean igotzeko aukerarekin. Gogoratu behar da Tren Berde Panoramikoa Javier Ugarte kalean hartzen dela”.

Antolatu diren bisiten eta ekimenen informazio osoa: http://www.armaplaza.eus/eu/ibilbideak, eta informazio gehiagorako ARMA PLAZAn (943 643677) edo email bidez web@armaplaza.eus .   

ARMA PLAZAko kultur eta informazio gunea astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara irekitzen da, eta igandeetan 10:00etatik 14:00tara.