Gaurkotasuna

Atzealdea

Tren Berdean ibilbide gidatua Euskararen Eguna dela eta

Larunbatean, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ARMA PLAZA Fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du tren berdean

2016·11·28


Datorren larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ARMA PLAZA Fundazioak tren berdean ibilaldi gidatua antolatu du. Bidaian zehar azalpenak euskaraz emango dira.

Irteera orduak 11:00etan eta 12:00etan izango dira San Juan de Dios plazatik. Ekimena dohainik izango da baina ezinbestekoa da lekua erreserbatea 943643677 edo info@armaplaza.eus postan.

San Juan de Diosetik aterata, Bidasoa ibilbidetik Portu auzoa zeharkatuko da, handik hondartzara, San Telmo gaztelura, eta goikaldeko errepidetik berriz behera egingo du, Portu auzora. Handik, Harresilanda kalea zeharkatu du berriz ere San Juan de Diosera bueltatuz.

Tren berdearen ibilbidearen bideoa ikusteko, klikatu hemen:

http://www.armaplaza.eus/eu/ibilbideak/269-tren-berdea