Gaurkotasuna

Atzealdea

Trafiko mozketak Damarri kalean ostegunean

Garabi handi bat bertan kokatzeko lanak direla eta, egunean zehar trafiko aldaketak egongo dira inguruan.

2016·11·07


Kale Nagusiaren 33an egin beharreko etxebizitza pribatuen eraikuntza lanak direla eta, Damarri kalean trafiko mozketak egongo dira ostegunean, eraikuntza egiteko ezinbestekoa baita garabia jartzea Leda parkeko berdegunean.

Lanak goizeko 08:00etan hasiko dira eta egun osoan zehar luzatuko dira.