Gaurkotasuna

Atzealdea

Trafiko aldaketak ostegunean Bidasoako Itzulia dela eta

Hendaian hasi eta Harresilanda kalean amaituko da Jaizkibeldik etorriko den lasterketa

2017·05·09


Ostegunean Bidasoako Itzuliaren bigarren etapa ospatuko da. Hendaiatik atera eta Hondarribian bakarrik helmuga izango du. Hori dela eta, puntualki zenbait trafiko mozketa egongo dira.

Hondarribira Jaizkibeletik sartuko da lasterketa 17:15ean. Guadalupera eta handik Labrederreko biribilgunera helduko dira, Txiplao, eta ezkerrera Harresilanda kalean amaituko da lasterketa, 17:35 aldera, San Nikolas zubiaren azpian.

Asmoa ahalik eta trafiko mozketa gutxien egitea da, baina lasterketa  heldu aurreko hogei minutuetan itxi egingo dira bideak. Harresilanda kalean ezingo da autoa aparkatu aurreko egunetik.

Etaparen ibilbide eta ordutegiak jarraitu nahi izanez gero:

http://edosof.com/carrera/124/etapas/21#cajaetapas