Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Trafiko aldaketak larunbateko Txingudi Korrika dela eta

Datorren larunbatean, urriaren 5ean, Txingudi Korrikaren edizio berri bat ospatuko da. Honek zenbait trafiko aldaketa eragingo ditu herrian.

2019·10·01


Datorren larunbatean, urriaren 5ean, Txingudi Korrikaren edizio berri bat ospatuko da. Honek zenbait trafiko aldaketa eragingo ditu herrian. Lasterketa 16:20ean hasten da Hendaiatik eta Hondartza Kiroldegiaren kanpoaldean dagoen atletismo pistan amaituko da.

Lasterketak Hondarribian honako ibilbidea izango du: Mendelu, Aireportua, San Juan de Dios, Sabino Arana, San Kristobal, Bernat Etxepare eta Matxin Artzu, Itsas Argi, Ardorako aparkalekua eta Hondartza Kiroldegiko atletismo pistan amaitu.

Autoek zenbait trafiko aldaketa izango dituzte:

Mendelutik ezingo da sartu, eta Hospitale aldera joan beharko da eta handik Amutera. Gero Kostara eta Santa Engraziatik biribilgunetik Donosti kalea edo Mendebaldeko Saihesbidera.

Bidasoa kaletik Bentako aparkalekura sarrera debekatua izango da 16:30etik 18:15era. Barnean daudenek, irteera Bernat Etxepare kaletik egin beharko dute.

Matxin Artzu eta Itsasargi kalean aipatutako ordu zati horretan aparkatuak daudenak ezin izango dute atera.

Foru kaletik Portura sartzea egongo da 16:15etik bukatu arte.

Zuloaga kalean aparkatuak daudenak lasterketak dirauen bitartean, ateratzeko pixkanaka atera beharko dute.