Gaurkotasuna
Atzealdea

Trafiko aldaketak Jaiak direla eta

Hiriko jaiak gainean ditugu eta zenbait trafiko aldaketa egongo dira hori dela eta.

2019·09·02


Hiriko jaiak gainean ditugu eta zenbait trafiko aldaketa egongo dira hori dela eta.

* Bentako aparkalekua itxita dago jaiak amaitu arte.

* Irailaren 3, 4 eta 5ean, asteartea, asteazkena eta osteguna, arratsaldeko 19:30etik gaueko 23:00ak arte, Portua auzoan trafikoa itxiko da Alardeko Konpainia ezberdinen entseguak direla eta. Garraio publikoak eta egoiliarrak izango dute soilik sartzeko aukera.
* Irailaren 6, 7 eta 8an, gaueko 23:00etatik aurrera, autobusek bere zerbitzuak Sabino Arana kaleko igogailuaren altueran jarritako behin-behineko geltokitik egingo dituzte. 9, 10 eta 11n Ama Guadalupekoa Ikastetxe aurreko ohiko geltokitik aterako dira autobusak.
* Irailaren 6, 7, 8, 9 y 10ean, gaueko 23:00etatik aurrera, taxiek bere zerbitzuak Sabino Arana kaleko igogailuaren altueran jarritako behin-behineko geltokitik egingo dituzte. Gainontzeko egunetan ez da aldaketarik egongo.
* Irailaren 10etik 12ra, Alameda itxita egongo da Baserritar Eguna dela eta.