Gaurkotasuna

Atzealdea

Trafiko aldaketak igandean Hondarribiko Triatloia dela eta

Guadalupeko eta Higer Itsasargirako bidea itxi egingo dira goizean zehar

2017·05·11


Igandean Biosnar Triatloi Elkarteak IX. Hondarribiko Triatloia antolatuko du. Orain artean larunbatetan ospatu izan da eta aurten igande goizera pasa da. 10:30ean eta 12:30ean izango dira eta zenbait trafiko aldaketa izango ditu.

Azpiegitura garrantzitsuena Hondartzako aparkalekuan izango du. Igerikako froga hondartzan egingo da. Handik txirrindan Higerreko itsasargira joango da, behera egin Labrederreko biribilgunera gero Guadalupe eta Jaizkibelera igotzeko. Bide beretik berriz buelta egin beharko dute hondartzako gunera bueltatzeko. Oinezko frogan ez da errepidea ikutuko.

Ondorioz,  gutxi gora behera Guadalupera igo eta jaisteko errepidea itxi egingo da 10:30etik 12:15ak arte. Higerreko Itsasargirako errepidea 12:30etik 13:15ak arte itxiko da, beti ere gutxi gora behera.

Informazio gehiago:

http://www.cdfortunake.com/eu/kirol-probak/triatlon-hondarribia.html