Gaurkotasuna

Atzealdea

Trafiko aldaketak herrian jaiak direla eta

Hiriko jaiak gainean ditugu eta zenbait trafiko aldaketa egongo dira hori dela eta.

2018·08·29


Hiriko jaiak gainean ditugu eta zenbait trafiko aldaketa egongo dira hori dela eta.

* Bentako aparkalekua abuztuaren 31n ostiralean itxiko da, irailak 14 arte.

* Ostegunean abuztuak 30ean, Minatera kaleko aparkalekuak kendu eta jaietako barraka      eremuak muntatzen hasiko dira, irailak 14an irekiko da berriz.
* Irailaren 3, 4 eta 5ean, astelehena, asteartea eta asteazkena, arratsaldeko 19:30etik gaueko 22:30ak arte, Portua auzoan trafikoa itxiko da Alardeko Konpainia ezberdinen entseguak direla eta.
* Irailaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, gaueko 23:00etatik aurrera, autobusek bere zerbitzuak Sabino Arana kaleko igogailuaren altueran jarritako behin-behineko geltokitik egingo dituzte. Gainontzeko egunetan ez da aldaketarik egongo.
* Irailaren 6, 7, 8, 9 y 10ean, gaueko 23:00etatik aurrera, taxiek bere zerbitzuak Sabino Arana kaleko igogailuaren altueran jarritako behin-behineko geltokitik egingo dituzte. Gainontzeko egunetan ez da aldaketarik egongo.
* Bihartik, Alameda itxi egingo da egokitze lanak egiteko. Larunbatean Gazte Eguna ospatuko da eta astelehenean berriz irekiko da.