Gaurkotasuna

Atzealdea

Trafiko aldaketak bost astez San Pedro eta Santiago kaleetan

Alde Zaharrera sartzeko proiektua Harresilanda kalera heldu da, eta beraz, trafiko aldaketak egongo dira asteartetik aurrera

2017·04·28


Pasa den urteko urrian hasi zen Javier Ugarte eta Santiago Compostelako kaleak berriritartzeko proiektuaren azken fasean sartu da. Datorren asteartetik aurrera, obra azken fasean sartuko da eta trafiko aldaketak izango ditugu hiri erdian.

Egun, proiektuan Javier Ugarte kaleko igoerako eskuin espaloia egokitzen ari da eta azken urratsa asteartean maiatzaren 2an hasiko da. Harresilanda kalearen zati bat berriritartuko da, kalearen hasieran.

Ondorioz, trafiko aldaketak egongo dira bost astez:

*   Solbes aurreko errepidea itxi egingo da.

 

*   2016. urterarte egiten zen moduan, biribilgunetik San Pedro kalera sartu beharko da, kalearen 15. zenbakian ezkerretara egin eta Santiago kaletik atera beharko da, gero eskuinera Harresilanda kaletik egiteko eta hirigunetik atera ahal izateko.


*   Trafiko aldaketek bost astez iraungo dute, maiatzaren 2tik ekainaren bigarren asterarte.

Udalak obra inguruan dauden bizilagun eta dendarien artean informazio-orri bat banatu du, baita kalean aparkatuta dauden autoetan ere.