Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Trafiko aldaketak bihartik Ramon Iribarren kalean, Kostan eta Bentako aparkalekuan oinezkoen ibilbidea segurtasunez errezteko

Hondarribiko Udalak hainbat trafiko aldaketa egingo ditu bihartik hiriko hiru gune jakinetan, oinezkoa lehenetsiz gizarte eta segurtasun-distantziak mantendu daitezen, COVID-19 krisiak eragindako alarma-egoerak irauten duen bitartean.

2020·05·15


Hondarribiko Udalak hainbat trafiko aldaketa egingo ditu bihartik hiriko hiru gune jakinetan, oinezkoa lehenetsiz gizarte eta segurtasun-distantziak mantendu daitezen, COVID-19 krisiak eragindako alarma-egoerak irauten duen bitartean.

Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak nabarmendu duenez, “zenbait aldaketa egingo ditugu hiriko gune zehatzetan, zehazki asteburutan Kosta kalean eta Ramon Iribarren pasealekuan asteburutan, eta Bentako aparkalekuan aste osoan zehar. Helburua oinezkoari lehentasuna ematea da, eta, ahal den neurrian, ibilbide sozialetarako baimendutako orduetan distantzia sozialei eustea, leku horietan batez ere asteburutan jende asko ibiltzen baita”.

“Hala, Ramon Iribarren eta Kosta kalean, asteburutan espaloiak eta bidegorriak oinezkoentzat izango dira, eta bizikletak, berriz, errepidetik joango dira. Soilik auzo horietan bizi direnak sartu ahal izango dira autoz asteburutan.

Segurtasun distantziak

Horrela, oinezkoek distantziak errespetatuta ibiltzeko aukera nahikoa izatea lortuko dugu. Bentako aparkalekuan hainbat aparkaleku kendu ditugu Itsas Etxea Auditoriumearen atzekaldean helburu berarekin. Aldaketa hau Larrialdi Egoera amaitu arte egongo da abian” gehitu du Silanesek.

“Mugikortasunean hartzen ari garen erabaki hauek iazko urriaren 30eko Osoko Bilkuran onartu genuen Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren barnean aurreikusten dira, erizpide horiek jarraitzen ari gara. Lehenik oinezkoa doa, gero bizikleta, hirugarrenik garraio publikoa eta laugarrenik bakoitzaren ibilgailua” dio Silanesek.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web