Gaurkotasuna

Atzealdea

Trafiko aldaketak Alde Zaharrera sartzeko

Aste Santua dela eta, obra geratu egingo da eta Santiago Compostela kaletik sartu beharko dira autoak aurrerantzean

2017·04·10


Asteazkenean eten egingo da Aste Santua dela eta Javier Ugarte eta Santiago Compostelako kaleak berriritartzeko proiektua.  Santiago Compostela kalea trafikora irekiko da eta beraz, sartu eta atera, obra hasi aurretik egiten zen bezala izango da: Javier Ugarte kaletik sartu, eta eskuinera egin Santiago Compostelatik. Irteera aldiz, Juan Laborda kaletik egingo da.

Aste Santua igarota, obraren azken urratsari ekingo zaio, Javier Ugarte kalearen azken ikutuak burutuaz eta Harresilanda kaleko egokitzapenak egiten.

Gogoratu behar da obra urriaren erdialdean hasi zela eta sei hilabete eta erdiz luzatuko dela; aurrekontua 1.266.106 eurokoa da, eta lana Construcciones Moyúa enpresa egiten ari da.