Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea

Atzealdea

Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Haur Abesbatza: Prague Philarmonic Children’s Choir
  • Noiz: Azaroak 5
  • Non: Portuko Eliza
  • Ordua: 19:30

Prague Philarmonic

  • Zuzendaria: Petr Louzensky
  • 36 neska
  • 3 mutil

Haur Abesbatza hau Txekiako abesbatza garrantzitsuenetako bat da. Jan Kuhn-ek Sortu zuen 1932an. Hasierako helburua haurrei abesten erakustea izan zen, zaindutako ahots natural bat lantzea, intonazioa eta zehaztasun erritmikoan sartu gabe. Ordutik, abesbatzak musika egile, musika maitale eta arte instituzioen arreta izan dute. Sortu eta denbora gutxira Opera Nazionaleko Teatroa eta orkestra desberdinekin elkarlanean hasi zen eta 1952an Txekiar Filarmonikoaren subsidiario bihurtu zen.

1956an Pariseko Abesbatzen Joko Olinpikoetan Lehenengo saria eskuratu zuenetik, ondorengo herrialdeetan birak egin ditu: Europa, Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Japonia, Malaysia, Singapur… Abesbatzak bi aldiz irabazi du Sari Nagusia Tolosako Abesbatza Lehiaketan: 1998 eta 2008. urteetan.

1967. urtetik, gaur egun duten maila lortzera lagundu zien zuzendaria izan dute; Jiri Chvala irakaslea. Gaur egun ordea, Petr Louzensky zuzendari gazteak zuzentzen du. Zuzendari gazteen belaunaldi berri bateko talentua.