Gaurkotasuna

Atzealdea

Sexu erasorik gabeko jaien aldeko alderdi politiko guztien konpromezua

Hondarribiko Udalak sexu erasorik gabeko Jai Nagusien aldeko konpromisoa adierazten du, inoren aurkako jarrera bortitzik onartuko ez duelarik.

2016·08·30


Udalbatzak tinko defendatzen du pertsona guztiekiko errespetuan eta berdintasunean oinarrituta dagoen gizartea, non hiritarrek kalera atera eta jaiez lasaitasunez eta segurtasunez goza dezaketen.

Udalak sentsibilizazio ekintzak abian jartzeaz gain, hiritarrei laguntza eta sexu erasoak gerta daitezkeen egoerak saihesteko eskatzen die.

 

Dokumentuak deskargatu