Gaurkotasuna

Atzealdea

Dena prest Hondarribia Blues Jaialdiraki, ostegunetik igandera

Dena prest dago bihar Hondarribia Blues Festival-aren edizio berri bat hasteko, hamaikagarrena.

2016·07·12


Artista bikainak, ia hogei kontzertu, guztiak doinik herrian zehar zabaldutako eszenatokietan: Bentan, Arma Plazan eta San Pedro kalean hain zuzen ere. Honako hauek dira aurtengo izarretako batzuk: Henry Gray Hondarribia Blues 2016 saria jasoko duena izan duen ibilbide luze eta bikainagatik, Lurrie Bell, Shemekia Copeland, Eric Slim, Mr. Sipp, Bob Corritore, Junior Watson eta abar luze bat. Informazio eta ordutegiaren inguruan, begiratu www.blueshondarribia.com

Gaueko autobus zerbitzua indartzen da Ekialdebus-etik esaten zaigunez, azken urteotako ekimenari jarraiki, aurtengo Blues jaialdian autobus ordutegi eta zerbitzu gehigarriak egongo dira. Hondarribia eta Irun gauez lotzen dituen E 78 zerbitzuak autobus bat izango du ostirala 15 eta larunbata 16an gauero, 40 minuturo bi herriak lotzeko. Hondarribitik Donostira herrietatik doan E 77 autobusa aldiz, ostegun eta igandean orduro aterako da goizeko 02:00ak arte. Ostirala eta larunbatean ordea, orduro bat aterako da gau osoan zehar. Azkenik, Hondarribitik Donostira autopistaz doan E 21 zerbitzua, orduro aterako da goizeko 02:15ak arte ostirala eta larunbatean.

Informazio gehiagorako, kontsultatu www.ekialdebus.eus