Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Famili kontzertua: Enaren kontuak – “2princesesbarbudes”

calendarioNOIZ Apirilaren 20a • 18:00
Euskaraldia
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK 4 € Aurretik erosketa online
Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Gertaera baino 2 ordu lehenago

Enaren kontuak

Taldeak berak sortutako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets. Dokumetal ornitologiko itxurako honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertua emateko prest.

Jostailuzko instrumentuz joko den musika leuna, ipuinak abestuko dira printzesa bizardunaren ahotsa ardatz hartuta. Melodia kutsakorrak, hitz dibertigarriak eta jarraitzeko errazak, moralismorik inondik ere ez dutela, eta ironia ukituz bustitakoak.

Helena Casas: Jostailuzko bateria, panderoa, pianotxoa, eskusoinu txikia eta ahotsa. Marc Marcé: Hiru sokako gitarra elektrikoa, jostailuzko ukulelea eta ahotsa. Marc Poch: Jostailuzko bateria, melodikoa, pianotxoa eta xilofonoa. Toni Vilaprinyó: Baxu txikia. Sorkuntza, ekoizpena eta musika-konposizioa: 2princesesbarbudes; Euskarara egokitzea: Uxue Alberdi.