Gaurkotasuna

Atzealdea

Tailerrak, solasaldia eta azoka bertako produktuen astearekin amaitzeko

Bertako Produktuen Astea aurrera doa. Gaur Gorka Cepeda Arroka Berri Jatetxeko sukaldariak tailerra emango du Itsas Etxea Elkartean 19:00etan.

2016·04·20


Erosketak atzo azokan egin zituen, bertako produktuak erabili eta jango baitira Bihar ostirala, Kultur Etxeko Areto Nagusian 18:00etan lehen sektoreko negozio aukerei tartea eginez mahai-inguru bat antolatu da.

Parte-hartzaileak Noemi Salazar, 2015 urtean Hondarribiko lehenengo sektoreko negozio aukera berriak aztertu zituena, Vanesa Barriuso, Urnietako Basitegi baserrian oiloak eta txerriak era ekologikoan hazten dituen baserritarra, Zaira del Rio Laudioko Olako Hazitegiko arduraduna da eta bere esperientzia azalduko du eta Hiritik At, 2015. urtean eta aurten, Hondarribiko baserri eta lurren errolden proiektua egiten aritu den kolektiboko ordezkari bat.

Larunbatean aldiz, San Pedro kalean Azoka egongo da, eta bertan sukaldarien showa egingo da. Ekintza honetan Mikel Muñoz Gran Soleko sukaldariak eta Iñaki Gezala Batzoki jatetxeko sukaldariak hartuko dute parte. Azokan bertan erosiko dituzten osagaiekin pintxoak prestatuko dituzte, azokan erosten duten bezeroei banatzeko.

Azoka 8:00etatik 13:00etara izango da eta sukaldariak 11:00ak aldera hasiko dira pintxoak prestatzen eta ondoren banatzen. Hitzordua Arrantzale Auzoaren aurrean dagoen gunean egingo da. Astea amaitzeko, igande arratsaldean Mattenea baserrian sukaldaritza tailer ekologikoa izango da.

Hasieran Josune Zamorak, Mattenea Baserriko jabeak, bere baratze ekologikoa erakutsiko du: bertan landatzen duena, zein teknika erabiltzen dituen… Hori ikusi ondoren tailerrean beharko diren barazkiak hartuko dira baratzetik. Gero, merienda bat jarriko du Josunek produktu ekologikoak dastatzeko, eta ondoren, jasotako barazkiekin El Curry Verdeko Xabi eta Enararen eskutik afaria prestatzen hasiko dira.

Denen artean bi plater eta postre bat prestatuko dituzte. Lekua eta ordua: Mattenea baserrian, arratsaldeko 15:30etan hasita