Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Tailerra: “Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!”

calendarioNOIZ Ekainaren 19a • 18:30
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoak Hondarribian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako tailerra antolatu du:

Energia eraginkorasunari buruzko tailerra

  • Ekainak 19, 18:30tan,
  • Hondarribiko udaletxeko Areto Nagusian.

Denok erabiltzen dugu energia (argindarra, gasa, gasolioa…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Agian aholku batzuk ezagunak egingo zaizkizu baina adibidez, bonbilla bat erosterako garaian asko dira kontuan hartu beharreko faktoreak. Hori eta gauza gehiago azalduko dira saio honetan eta gainera, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruko aholku praktikoen gida” banatuko zaie.  Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 17a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

Eficiencia energéitca