Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Talaia-Bordari eta Institutuko ingurua hobetzeko proiektua eta bilera partehartzailea

Hondarribiko Udala eskola inguruneak bizigarriagoak bihurtzeko proiektu batean sartuta dabil. Hartara, otsailak 19rako bilera partehartzaile bat deitu da Talaia Bordari Ikastetxean.

2020·02·14


Hondarribiko Udala eskola inguruneak bizigarriagoak bihurtzeko proiektu batean sartuta dabil. Hartara, otsailak 19rako bilera partehartzaile bat deitu da Talaia Bordari Ikastetxean. Hala eman du aditzera gaur Juan Luis Silanes Hezkuntza eta Ingurumeneko zinegotziak ikastetxearen inguruetan emandako prentsaurrekoan.

“Udalak, Hondarribiko Mugikortasun Jasangarrirako Planaren garapenean, eskola inguruneak bizigarriagoak bihurtzeko beharra antzeman du” dio Silanes zinegotziak. “Lehen urratsa Ama Guadalupekoa ikastetxetik hurbil dagoen Bitoriano Juaristi kalean eman genuen duela hilabete batzuk. Hurrengo asteetan Talaia Bordari eskola eta institutuko ingurunerako proiektu baten lanketa egingo da, non Aspune kaleak eta Baserritar etorbideak berebiziko garrantzia duten”.

Bilera partehartzailea

“Helburua ingurune hau bizilagunentzat, eskola komunitatearentzat eta bereziki eskolara egunero etortzen diren haurrentzako espazio atseginagoa izatea da. Horrela, gertu bizi direnei edo inguru honetatik maiz igarotzen direnei dei egiten diegu, jakitun izango dira eta hainbat gauza hobetu daitezkeela: irisgarritasuna, segurtasuna, erakargarritasuna, eta hiri altzariak, besteak beste. Beraz, egungo beharretara egokitzen den diseinu bat behar dugu”.

“Udalak eta talde teknikoek eskuhartze proposamen baten gainean lan egingo dute, egoteko eta jolasteko erabilerak erraztuko dituena, oinez ibiltzeko eta bizikletaz mugitzeko segurtasuna eta erosotasuna hobetuz”.

“Horregatik, lehen topaketa batera deitzen du Udalakotsailak 19 asteazkena, 18:30etan Talaia Bordari eskolan. Ikasle, irakasle, guraso, bizilagun, oinezko eta interesa duten guztiak deitu nahi ditugu bertan egotera. Topaketan prozesuaren aurkezpena egin eta aurkitutako behar, iritzi eta iradokizunei buruz arituko gara. Pasealdi kritiko txiki bat egingo dugu arazoak zuzenean behatzeko” amaitu du Silanesek.