Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

GAURKOTASUNA

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Talaia alai

Mugikortasun gaietan 2020 urterako Hondarribiko Udalak aurreikusitako aurrerapausoen artean Ama Guadalupekoa ikastetxeko ingurunearen hobekuntzarako lanen prestaketa aipatu behar da.

2020·02·04


Talaia bordari eskola

Mugikortasun gaietan 2020 urterako Hondarribiko Udalak aurreikusitako aurrerapausoen artean Ama Guadalupekoa ikastetxeko ingurunearen hobekuntzarako lanen prestaketa aipatu behar da. Diseinua 2019an burututako eskola-komunitate eta bizilagunen arteko elkarlanaren emaitza da neurri handian. Halaber, Udala Mugikortasun Ordenantzaren zirriborro bat prestatzen ari da, eta irisgarritasunari dagokion hobekuntza puntualak burutzen ari da hiriko hainbat kaletan. Mugikortasun Jasangarrirako Mahaiaren hurrengo saioan martxan diren ekintza hauei eta aurreikusitako beste batzuei buruz hitz egingo da.

Aldi berean lehentasuna eman zaio eskola-inguruneetatik gertu dauden kaleen proiektu eta esku-hartzeekin jarraitzeari. Izan ere, toki hauek onartu berri den Mugikortasun Planean osasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna hobetzeko gunetzat hartu dira.

Hurrengo hilabeteak

Hurrengo hilabeteetan Talaia Bordari eta institutuko eskola-ingurunea eta Aspune kalea landuko dira. Oinez eta bizikletaz ibiltzea, jolastea eta kalean egotea erraztuko duten esku-hartzeen bidez irisgarritasun, erosotasun eta erakargarritasun hobetu nahi da. Talaia alai izeneko prozesu honekin ikasleen, gurasoen, zentroetako langileen eta bizilagunen parte-hartzea sustatuko da, zonaldearen azterketan, proposamenen diseinuan eta emaitzen ebaluaketan ere inplikazioa bilatuz.

Aurkezpena

Prozesuaren aurkezpena eta lehenengo jarduera otsailaren 19an 18:30etan Talaia Bordari eskolan izango da.

 

 

Dokumentuak deskargatu