Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Tailerrak • Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa! (EZEZTATUTA!!)

calendarioNOIZ Urriaren 21a • 18:30
ubicacionNON KZGunea
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko helburuarekin ikastaroa antolatu du.

Doako tailerra izango da, urriaren 21an, 18:30ean, eta KZGunean egingo da” esan du Juan Luis Silanesek, Ingurumen zinegotziak.

Saio honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 19a baino lehen izena eman beharko dute, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle-kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-248 (astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00tatik arratsaldeko 4etara)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea. Beraz, gehienez 10 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean, 2 metroko distantzia mantenduko da une oro eta musukoa erabili beharko da.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Hondarribiko Udaletik bat egiten dugu helburu hauekin” gehitu du Silanesek.

2020 urtea amaitu aurretik, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko tailer praktikoez gain, Gipuzkoako udalerrietan beste hainbat tailer ere eskainiko dira, guztiak energiaren aurrezpenarekin eta erabilera jasangarriarekin zerikusia dutenak:

  • Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!
  • Energia berriztagarriak zure etxean…posible da!
  • Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko
  • Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak