Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Sormenezko idazketa tailerra antolatu du Udal Liburutegiak

Hondarribiko Udal Liburutegiak sormenezko idazketa tailer bat antolatu du. Aurkezpena gaur goizean burutu da Zuloaga Etxean, eta han izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, Kote Guevara udal liburuzaina eta Itziar Sistiaga, tailerraren zuzendaria izango dena.

2020·01·31


Hondarribiko Udal Liburutegiak sormenezko idazketa tailer bat antolatu du. Aurkezpena gaur goizean burutu da Zuloaga Etxean, eta han izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, Kote Guevara udal liburuzaina eta Itziar Sistiaga, tailerraren zuzendaria izango dena.

“Liburutegitik eskaintzen dugun aukera zabala aberastera datorren ekimena da” esan du Silanes zinegotziak. “Eskaera bat baina gehiago izan ditugu zentzu honetan, eta aurten froga egingo dugu ia zer nolako emaitzak dauzkagun”.

“Ez da beharrezkoa esperientziarik izatea, nahikoa da idazteko gogoa izatea” gehitu du Itziar Sistiagak. “Idazketa ikastaroak eman izan ditut zenbait liburutegietan. Tailerra gaztelaniaz izango den arren, euskaraz idatzi nahi dutenek ere izango dute horretarako aukera. Gonbidatu nahi ditut parte hartzera hondarribiarrak, asko ikasiko dute eta, alor desberdinetan gainera”.

Otsailaren 18tik

Kote Guevarak eman ditu zehaztasun gehiago. “Tailerra otsailaren 18an hasiko da eta hemezortzi saio  izango ditu, hilean bi. Udako hilabeteetan izan ezik, Udal liburutegian emango dira astearte arratsaldetan, 18:30etik 20:00etara”.

“Izena emateko epea datorren astelehenean, otsailaren 3an, irekiko da, eta hilaren 14ra arte (ostirala) egongo da zabalik. Izena emateko beharrezkoa izango da izen-emate orria betetzea, bai udal liburutegian edo bai udalaren webgunean ere www.hondarribia.eus . 20 plaza eskainiko dira eta izena emateko hurrenkeraren arabera emango dira”.