Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AGENDA

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Europar Mugikortasun Astea

calendarioNOIZ Irailaren 16-tik 22-ra • Egitarauaren arabera
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

Programa

Irailak 16tik 22ra

  • Udal liburutegian bizikletaren inguruko liburu txokoa.

Irailak 18 eta 19 • 19:00 - 21:00

  • Bizikletaren oinarrizko konpondeten tailerra Bizi on Bike dendan.
    Plaza mugatuak. Izena eman bahar da Bizi on Bike dendan edo balazta2016@gmail.com

Irailak 20 • 19:00

  • Mugikortasun jardunaldia Kultur etxean.
  • Oscar Clementeren "Sobre Ruedas" filma.
  • Hiri Mugikoratasun argazkien 2. lehiaketaren sari banaketa.

semana de la movilidad

Irailak 21 • 11:00 - 13:00

Elkarrekin hobetuko al dugu eskola-ingurunea?

Udala Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana bukatzen eta eskola-inguruneak hobetzeko ekintza bat bultzatzen ari da.

Udal gobernua Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) interesa agertu duten eragile guztiekin batera lantzen aritu da, laster argitara emango dena. Planaren gakoetako bat eskola-inguruneak bizigarriagoak izatea da, eta lehen ekintza bertan dugu: haur eta lehen hezkuntza duen Ama Guadalupekoa eskola-ingurunea izango da espazio hau atseginagoa bihurtzeko ekintza piloturako tokia, bereziki hezkuntza komunitatea eta bizilagunen beharretan pentsatutakoa.

Proposamenak irisgarritasun, segurtasun eta erakargarritasun arazoak konponduko ditu, pintura eta hiri-altzarietan oinarritutako esku-hartzearen bidez, horrela bertan egotea, jolasa eta oinez eta bizikletaz mugitzeko erosotasuna erraztuz. Proiektua ezagutzeko interesa duten pertsonak publikoa izango den aurkezpenera joan daitezke, iritzi eta iradokizunei irekia izango dena, irailak 21ean, larunbata, goizeko 11etan, Bitoriano Juaristi kalean, eskolako sarrera ondoan. Ekintza Europako Mugikortasunaren Astearen baitan kokatzen da.

Topaketa honetan jasoko diren ekarpenek balioko dute proposamena egokitu eta gauzatzeko. Gainera, ondoren emaitzaren ebaluaketa egingo da hobekuntzak egiaztatzeko, eta aldaketak eta ekintza mota hau Hondarribiko beste eskola-ingurunetara zabaltzeko aukerak aztertzeko.

Informazio gehiago aurkitu daiteke www.hondarribia.eus/mugitzenda wwb orrian

Irailak 22

  •  11:00: Hiriko kaleetatik bizikleta martxa. Gernikako arbola plazan.
  •  12:00: Bizikleta feria. San Pedro kalean.