Gaurkotasuna

Atzealdea

Sei hitzaldi eta bisita ‘Ezagutu zure hiria’ ekimenarekin, Arma Plaza Fundazioaren eskutik

Ostegun eta larunbat honetan Rosa Arburuak Bidasoako kontrabandoari buruz hitz egingo du.

2016·10·10


Bertan dugu berriz ere “Ezagutu zuren hiria – Conoce tu ciudad’ ekimena, ARMA PLAZA Fundazioaren eskutik. Udazkeneko eta neguko hilabeteei begira, hilabete bakoitzeko lehenengo ostegunean eta larunbatean gai baten inguruko hitzaldia eta bisita gidatua izango dira, hurrenez hurren. Aurkezpena Arma Plaza eraikinean bertan izan da, Kalixa Silanes Kultur zinegotzi eta ARMA PLAZA Fundazioaren lehendakariordearen eskutik. 

Ezagutu zure hiria – Conoce tu ciudad’ hiritar guztiei zuzendutako ekimena da, eta helburua gure hiriko alderdi historikoak ezagutaraztea du. Programan gai baten inguruko hitzaldia ematen da aditu baten eskutik, eta bisita gidatua egiten da horri buruz” esan du Silanesek. 

Etzi, osteguna, hasiko da, eta 2017ko martxoan amaituko da. Hilabete bakoitzean hitzaldi bat izango da ARMA PLAZAn (2. solairuan) eta bisita bat egingo da. Bisitarako topagunea ere ARMA PLAZA izango da. 

Lehenengo gaia “Kontrabandoa Bidasoan” izango da, eta Rosa Arburuak emango du, Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan doktore eta EHUko irakaslea denak. Hitzaldia ostegunean izango da 19.00etan ARMA PLAZAn, eta bisita larunbatean 11:30ean, biak ere euskaraz. 

"Oraingo honetan 6 hitzaldietatik hiru euskaraz izango dira eta beste hirurak gaztelaniaz. Gainera, hizlarietako bik bikain ezagutzen dute hiria, bertan bizi baitira, hain zuzen ere Rosa Arburuak eta Ernesto Goiricelayak.  Ekitaldi honetan, ARMA PLAZA Fundazioan buru-belarri ari gara hiritarrei gai erakargarriak eta bisita gidatu berriak eskaintzeko; horien berri ematen joango gara” amaitu du esanez Silanesek. 

Aurretik izen emateko, ARMA PLAZA eraikinean. 943 64 36 77 / info@armaplaza.eus

Programa 2016 - 2017

2016

  • Azaroa, Gaia: Espigones, Ramón Iribarren
    • Ernesto Goiricelaya, Hondarribiko historia gaiari buruzko ikerlaria. Artikulu asko idatzi ditu hiriari buruz. 
    • Osteguna, azaroak 17, 19:00etan, hitzaldia. GAZTELANIAZ. 
    • Larunbata, azaroak 19, 11:30ean, bisita gidatua. GAZTELANIAZ 
  • Abendua, Gaia; Búnkeres 
    • Juan Antonio Sáez, Historian doktorea eta gotorleku garaikideetan aditua  .
    • Osteguna, abenduak 15, 19:00etan, Hitzaldia. GAZTELANIAZ
    • Larunbata, abenduak 17, 11:30ean. Bisita gidatua. GAZTELANIAZ 

 

 

2017

  • Urtarrila, Gaia: Jaitzubiako padurak
    • Plaiaundi Parke Ekologikoko Teknikariak
    • Osteguna, urtarrilak 12, 19:00etan. Hitzaldia EUSKARAZ 
    • Larunbata, urtarrilak 14, 11:30ean. Bisita gidatua. EUSKARAZ
  • Otsaila, Gaia: José Ignacio Etxenagusia
    • Monserrat Fornells, Katedratikoa Artearen Historian. 
    • Osteguna, otsailak 9, 19:00etan. Hitzaldia GAZTELANIAZ
    • Larunbata, otsailak 11, 11:30ean. Bisita gidatua. GAZTELANIAZ 
  • Martxoa, Gaia: Pilota jokoa Hondarribian 
    • Daniel Carballo, Irakasle – ikerlaria EHUko arkitektura eta Ingeniaritza Eskoletan. Koordinatzailea “Pilota jokoa gune historikoetan” izeneko tailerrean, EHUko  Ondarea Zaharberritzeko Masterrean. 
    • Osteguna, martxoak 16, 19:00eatn. Hitzaldia. EUSKARAZ
    • Larunbata, martxoak 18, 11:30ean Bisita gidatua. EUSKARAZ

 

Informazio erlazionatua