Gaurkotasuna

Atzealdea

Santiago kaleko lehen zatiko trafikoa eta aparkamendua irekiko da

Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldeak erabaki du Santiago kaleko trafikoa eta aparkamendua irekitzea kalearen lehen zatian, 1 eta 17 zenbakien artean.

2016·07·18


Lau hilabete pasatu dira San Pedro kalea 1-15 berriritartzeko lanak amaitu ondoren trafikoa arautzeko neurriak martxan jarri zirenetik, eta orain, datuekin eskuetan ebaluazioak eginda, eta dendari zein bizilagunekin zenbait bilera egin ondoren, zenbait aldaketa burutuko dira. Helburua bikoitza da: batetik, gune komertzial eta zerbitzuetara autoen sarbidea erraztea, eta bestetik, TAO ordutegitik kanpo aparkaleku gehiago eskaini ahal izatea Santiago kaleko lehen zatian.

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak zera adierazi du: Gobernu Taldean argi dugu berriritartze lanak amaitu ondoren, eta martxoaren erdi aldean sarbidea mugatzeko hartu genuen erabakia eta gero, hiru zona berezitu daudela: bata San Pedro kale berritua, non oinezkoak protagonismo handia hartu duen, bigarrenik orain irekitzen dugun Santiago kaleko lehen zatia, eta hirugarrenik, bizilagun eta baimenduentzat erabiltzen den Santiago kaleko bigarren zatia. Hori dela eta, eremu horretako merkatari eta bizilagunekin hitz egin ondoren eta hala proposatuta, erabaki dugu Santiago kaleko lehenengo eremua hiritar guztientzat zabaltzea, txandakako TAO sisteman erabiliz -10:00etatik 20:00etara zabalduko da-. Santiago kaleko bizilagunek zenbait plaza izango dituzte zama-lanetarako, azken hilabeteetan bezala.

Gauetan, 20:00etatik 10:00etara, kalean aparkatu ahal izango dute Portuko egoiliarrek baldin eta 20, 23 edo 43 txartelen jabe badira. San Pedro kalearen zatia, oinezko eta Santiago kaletik ateratzen diren autoen artean konpartitu beharko den gunea izango da. Azken hilabete hauetan bezala, zenbait plaza egongo dira karga eta deskargarako.

TAOren azterketa, udazkenera begira

Bai Gobernu taldeak baita Udalean ordezkatuak dauden gainontzeko alderdietako bozeramaileak, ados daude egindako bileretan jaso diren TAOren inguruko proposamenak aztertzeko. Lan hau, TAOren Ordenantzaren azterketaren marko orokorraren barnean egingo da datozen hilabeteetan, Udalerria Batzordean.

Udal Taldeak, bere Legealdiko Agintaldi Planean esaten den moduan, Donostia kaleko lurpeko aparkalekuaren aurretiko ikerketak burutuko ditu datozen hilabeteetan.