Gaurkotasuna

Atzealdea

Sardara tabernak ordezkatuko du Hondarribia Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan

'Egaluze' pintxoaren egileak Gorka Souto eta Martin Merino sukaldariak dira

2017·06·26


Gorka Souto eta Martin Merino sukaldariek (San Pedro kaleko Sardara taberna) eta ‘Egaluze’ izeneko pintxoak ordezkatuko dute Hondarribia datorren azaroan Arabako Guardian ospatuko den Erdi Aroko Pintxo Txapelketan. Sari banaketa gaur goizean burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Maria Serrano Turismo eta Merkataritza zinegotzia, Aitor Amutxastegi (Arraunlari Berri) eta Gorka Cepeda (Arroka Berri) epaimahaiko kide moduan.

Maria Serrano zinegotziak esan duenez, “eskertu egin nahi dut epaimahaiko sukaldariek eta parte hartu duzuten guztiek egin duzuten lana eta dedikazioa. Maila altuko lanak direla jakin izan dut eta denen artean Sardara jatetxea izango da Hondarribia ordezkatuko duena. Ziur lan ona egingo duela”.

Gorka Cepeda eta Aitor Amutxastegik gehitu dutenez, “ez da batere erraza izan aukeraketa. Maila bikaina dagoela argi dago, oso pintxo landuak izan dira, goxotasunez eta presentzia handiarekin egindakoak”.

Gorka Souto irabazleak “zaila da pintxo berri bat sortzea soilik Erdi Aroan erabiltzen ziren produktuekin, baina ahal duguna egin dugu. Ohore bat izango da neretzat Hondarribia ordezkatzea Guardian. Lan ona egiten saiatuko gara”.

Herri epaimahaiaren saria pintxo onenari Gran Sol tabernak jaso du ‘Aizkolari’ pintxoagatik.