Gaurkotasuna

Atzealdea

Santiago kaleko trafikoa itxi egingo da hiru astez maiatzak 9tik aurrera

Datorren asteazkena maiatzaren 9tik hasita, Santiago kalea itxi egingo da hiru astez. Aurrera doaz martxa onean azaroaren amaieran hasi ziren Santiago Kaleko 21 eta 83 zenbakien arteko berriritartze lanak, eta orain Santiago eta San Pedro kalea elkartzen diran puntura heltzen ari dira.

2018·05·03


Datorren asteazkena maiatzaren 9tik hasita, Santiago kalea itxi egingo da hiru astez. Aurrera doaz martxa onean azaroaren amaieran hasi ziren Santiago Kaleko 21 eta 83 zenbakien arteko berriritartze lanak, eta orain Santiago eta San Pedro kalea elkartzen diran puntura heltzen ari dira. Obrak ekainerako amaituko dira.

“Azaroan hasi genuen proiektua eta haseran markatutako epeak betetzen ari gara” esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Proiektua kalearen azken aldetik hasi genuen, eskailera mekanikoen altueran dauden kaletxoetatik. Hura izan zen denetan gune zailena, oso espazio gutxi genuelako eta bizilagunen joan-etorriak mantendu egin behar zirelako. Ondoren, San Pedro kalearekiko dituen oinezko elkargune guztiak berritzen joan gara eta plaza osatzen joan ginen kalearen amaieratik hasita”.

“Orain, azken fasera heltzen ari gara, Santiago eta San Pedro elkartzen dira guneraino, eta ezinbestekoa da trafikoa istea hiru astez. Soilik, kalearen haseran dauden garajeetako jabeak sartu ahal izango dira hiru aste hauetan” dio Altunak.

“Gogoratu behar da Portua auzoan azken urteetan berriritartutako gainerako kaleen irizpide bera jarraitzen ari dela. Guk kalean ikusten dugun guztia berritzeaz gain, bide batez hobetu egiten ari dira azpiegiturak saneamenduaren arloan, baita ur hornidura, energia elektrikoa, eta telefoniaren arloak ere, eta herri argiteria osoa berritzen ari da kontsumo txikiko argiekin, hiri altzariez gainera” amaitu du Altunak.