Gaurkotasuna

Atzealdea

SANTIAGO KALEKO OBRAK AMAITU DIRA

Dagoeneko, San pedro kalearekin lotzen duen puntua ireki dute eta herritar guztiek gozatu dezakete jada zonalde berritu honetaz

2018·06·12



Azaroaren amaieran hasi ziren Santiago Kaleko 21 eta 83 zenbakien arteko berriritartze lanak hurrengo egunetan amaituko dira. Dagoeneko, San pedro kalearekin lotzen duen puntua ireki dute eta herritar guztiek gozatu dezakete jada zonalde berritu honetaz

Txomin Sagarzazuk Hondarribiko Alkateak, bere betetasuna azaldu du “ezarritako epeak bete direlako nahiz eta egun euritsu asko izan ditugun”.  Gaur, espreski, “ikusi ahal duguna da bideratze lanak ondo egin direla” gehitu du.  

Juantxo Muruak, Endara enpresako proiektuaren idazleak adierazi du “Proiektua kalearen azken aldetik hasi genuen, eskailera mekanikoen altueran dauden kaletxoetatik. Hura izan zen denetan gune zailena, batez ere barneko obrak egiterakoan. oso espazio gutxi genuelako eta bizilagunen joan-etorriak mantendu egin behar zirelako. Ondoren, San Pedro kalearekiko dituen oinezko elkargune guztiak berritzen joan gara eta plaza osatzen joan ginen kalearen amaieratik hasita”. 

“Azaroan hasi genuen proiektua eta hasieran markatutako epeak bete dira” esan du 
Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. Halaber, “ekonomikoki ere, bete egin da likidazioa 1.203.000 eurokoa izan baitzen  eta prezio horretan egin baita obra guztia”. 

“Gogoratu behar da Portua auzoan azken urteetan berriritartutako gainerako kaleen irizpide bera jarraitu dela. Guk kalean ikusten dugun guztia berritzeaz gain, bide batez hobetu egin dira azpiegiturak saneamenduaren arloan, baita ur hornidura, energia elektrikoa, eta telefoniaren arloak ere, eta herri argiteria osoa berritu da kontsumo txikiko argiekin, hiri altzariez gainera” gehitu du zinegotziak. 

“Santiago kaleko berriritartze lanak bi fasetan in behar izan ditugu, udan gelditu behar dugulako., Datorren urteko aurrekontuetan jasota dago kale honetako bigarren fasea eta baita Arrantzale auzoko berriritartze lanak ere. Hauek dira, hain zuzen, Portua auzoko  berriritartze lanak amaitzeko falta diren bi proiektuak” amaitu du Altunak. 

Azkenik, alkateak bizikidetasunari deialdi bat egin du, “zonalde hauekin aisialdirako aukerak handitu egiten dira, baino gogoratu behar dugu, bizilagunak ere deskantsurako eskubidea dutela”.