Gaurkotasuna

Atzealdea

Santiago kaleko bilera ondoren, hasi da kalea berriritartzeko proiektua

40 bizilagunen aurrean astelehen iluntzean bilera irekia egin zuen Udalak Itsas Etxea Auditoriumean. Atzo bertan hasi ziren Santiago Kaleko 21 eta 83 zenbakien arteko berriritartze lanek 995.599 euro gehi BEZ-eko aurrekontua dute eta bost hilabete eta erdiko epearekin burutuko dira. Gabonetan eta Aste Santuan eten egingo da, eta beraz, ekainerako amaituko da proiektua.

2017·11·30


40 bizilagunen aurrean astelehen iluntzean bilera irekia egin zuen Udalak Itsas Etxea Auditoriumean. Atzo bertan hasi ziren Santiago Kaleko 21 eta 83 zenbakien arteko berriritartze lanek 995.599 euro gehi BEZ-eko aurrekontua dute eta bost hilabete eta erdiko epearekin burutuko dira. Gabonetan eta Aste Santuan eten egingo da, eta beraz, ekainerako amaituko da proiektua.

“Portua auzoan azken urteetan berriritartutako gainerako kaleen irizpide bera jarraituko da” esan zuen Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko Alkateak. “Obraren helburua Santiago kalea berriritartzea da, eta hartarako zoladurak aldatu egingo dira, San Pedro kalekoen antzeko diseinua izateko moduan. Jakin badakigu proiektu hauek ezinegonak sortu ohi dituztela, horregatik etorri gara gaur hiritarrekin biltzera, bere galdera, iradokizun edota kexak entzun ahal izateko, eta ahal den neurrian bideratu asmoz”.

Juantxo Murua, Endara enpresako proiektuaren idazleak obraren nondik-norakoak azaldu zituen. “Guk kalean ikusten dugun guztia berritzeaz gain, bide batez hobetu egingo dira azpiegiturak saneamenduaren arloan, baita ur hornidura, energia elektrikoa, eta telefoniaren arloak ere, eta herri argiteria osoa berritu egingo da kontsumo txikiko argiekin, hiri altzariez gainera”.

“Proiektua kalearen azken aldetik hasiko gara, eskailera mekanikoen altueran dauden kaletxoetatik. Pixkanaka San Pedro kalearekiko dituen oinezko elkargune guztiak berrituko dira, obra mugitzen joango da Santiago eta San Pedro kaleak bat egiten duten punturaino heldu arte” esan zuen Muruak.

“Obrek dirauten bitartean bizilagunentzat sartu-irteerako trafiko gunea bera izango da, Santiago kaletik sartuta eta San Pedro kaletik aterata. Aldiz, obrako kamioien joan-etorria ziurtatzeko beharrezkoa da Santiago kaletik sartu eta ateratzea, ez pasatzeko San Pedro kale berritutik. Hala, semaforo bat jarriko da Santiago kalean, eta obrako kamioiek atera edo sartu behar dutenean, sakatu egingo dute aurrera egiteko”.  Ondorioz, kendu egingo dira Santiago kaleko aparkalekuak kamioien sartu-irteera ziurtatzeko.

Bizilagunen galderak

Hurbildu ziren bizilagunen galderak gehienbat trafikoaren inguruan izan ziren. Zenbaitek obrak egin behar dituzte fatxadetan eta bere puntura noiz helduko den jakin nahi izan zuten. Etxebizitza baten jabeak telefonia-konpainiek bere etxebizitzetan sortzen dituzten galerak azaldu zituen eta kaleak oinezkoentzat izan ditzazkeen erorketa-arriskuak ere aipatu ziren.