Gaurkotasuna

Atzealdea

Santiago kaleko berriritartzeko lanak datorren astean hasiko dira

Kalearen bigarren zatia egokituko da, aurrekontua 995.599 eurokoa da eta ekainerako amaituko da

2017·11·24


Santiago kalea 21-83 bitarteko eremua, kalearen bigarren zatia, berriritartzeko lanak datorren astean hasiko dira. Aurrekontua 995.599 eurokoa gehi BEZ da, bost hilabete eta erdiko epearekin. Gabonetan eta Aste Santuan eten egingo da, eta beraz, ekainerako amaituko da proiektua.

“Portua auzoann azken urteetan berriritartutako gainerako kaleen irizpide bera jarraituko da” esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Obraren helburua Santiago kalea berriritartzea da, eta hartarako zoladurak aldatu egingo dira, San Pedro kalekoen antzeko diseinua izateko moduan”.

“Bide batez hobetu egingo dira azpiegiturak saneamenduaren arloan, baita ur hornidura, energia elektrikoa, eta telefoniaren arloak ere, eta herri argiteria osoa berritu egingo da kontsumo txikiko argiekin, hiri altzariez gainera.  Horrekin batera, San Pedro kalearekiko dituen oinezko elkargune guztiak berrituko dira, eta Madalen Karrikako eskaileren ondoko eremua ere bai” gehitu du Altunak.

Trafikoari eraginak

Obrek dirauten bitartean bizilagunentzat sartu-irteerako trafiko gunea bera izango da, Santiago kaletik sartuta eta San Pedro kaletik aterata. Aldiz, obrako kamioien joan-etorria ziurtatzeko beharrezkoa da Santiago kaletik sartu eta ateratzea, ez pasatzeko San Pedro kale berritutik.  

Ondorioz, kendu egingo dira Santiago kaleko aparkalekuak kamioien sartu-irteera ziurtatzeko, eta  kale hasieran semaforoa jarriko da, trafikoa arautu ahal izateko.

Astelehenean, arratsaldeko 19:00etan bilera publikoa egingo da Itsas Etxean, eta obraren nondik-norakoak azaltzen dituen diptiko informatibo bat banatu da hirian zehar.