Gaurkotasuna
Atzealdea

San Silbestre lasterketa solidarioaren 9. edizioa abenduaren 31n

Hondarribiko kaleetan urte zahar egunean “IX. Sport Mundi San Silbestre solidarioa” ospatuko da. Aurkezpena Udaletxeko Areto Nagusian egin da eta hantxe izan dira Txomin Sagarzazu Alkatea, Juanan Garcia Sport Mundi elkarte antolatzaileko ordezkaria, Koldo Aulestia AFAGI Elkartekoa, eta ATZEGIko Naiara Oronoz eta Aloña Agirre egon dira.

2018·12·21


Hondarribiko kaleetan urte zahar egunean “IX. Sport Mundi San Silbestre solidarioa” ospatuko da. Aurkezpena Udaletxeko Areto Nagusian egin da eta hantxe izan dira Txomin Sagarzazu Alkatea, Juanan Garcia Sport Mundi elkarte antolatzaileko ordezkaria, Koldo Aulestia AFAGI Elkartekoa, eta ATZEGIko  Naiara Oronoz eta Aloña Agirre egon dira.

Txomin Sagarzazuk eskerrak eman dizkie “Sport Mundi Elkarteko kideei, Hondarribiko Urtezaharrean oso ondo errotuta dagoen lasterketa hau antolatzeagatik. Kirola eta solidaritatea uztartuz, urtea amaitzeko aukera paregabea da. Zorionak eta eskerrikasko beraz. Zer esanik ez gizarte mailan hainbeste laguntzen duzuen beste elkarteei ere”.

Sport Mundiko Juanan Garciak esan duenez, “orain arteko zortzi urte hauetan 120.000 euro bideratu ditugu elkarte eta behar desberdinetarako, kontutan hartzeko modukoa da eta horretan jarraituko dugu. Orain artean 1000 pertsonek izena emana dute baina 2000 partehartzailetara helduko gara, horietako %35 emakumezkoak. Zentzu horretan gehiago zentratu nahi dugu. Izenematea 17 eurotan irekita dago www.kirolprobak.com gunean”.

Irabaziak AFAGI Elkartearentzat izango dira, Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten Pertsonen Elkartea. Koldo Aulestiak esan duenez, “oso garrantzitsua da guretaz gogoratzea, ez bakarrik emango diguten dirulaguntzagatik, baizik eta horrek suposatzen digun bisibilitateagatik. Denak gara pertsonak mundu honetan, eta batak besteari laguntzea ezinbestekoa da”.

ATZEGI Elkarteko bolondresak lasterketaren egunean laguntzen egongo dira. “Gure txanda da” kanpainaren barnean, ATZEGIko kideek, beste edozeinek bezala parte hartu eta laguntzeko gai direla erakutsi nahi dugu, gure kolektiboa oso baliagarria dela erakusteko” esan du Aloña Agirre ordezkariak. Naiara Oronoz hondarribiarra pozik azaldu da “guk lagundu egin nahi dugulako. Helmugan egongo gara edozertan laguntzeko prest!”.