Gaurkotasuna

Atzealdea

San Juan bezperako suen inguruko bandoa argitaratu da

Bihar ostiral gauez suak piztuko dira hirian zehar. Alkateak gogorarazi nahi izan du hartu beharreko neurriak zeintzuk diren, azken egunotako bero handien eragina ahaztu gabe

2017·06·21


Bihar, ekainak 23, San Juan bezpera dela eta hiriko zenbait tokitan suak piztuko dira urtero egin ohi den moduan. Hondarribiko Udaletik hiritarrei deia luzatu egin nahi diegu zuhurtasuna eta zentzuna erabiltzeko. Alkateak sinatutako bando bat egin da, Udaleko Arkupeetan, www.hondarribia.eus web orrian, sare sozialetan eta prentsara bidali delarik.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “azken egun hauetan izan diren tenperatura handiak direla eta gure lurraldea sute arrisku alerta handian egon da.  Ondorioz, hiritarrei eskatzen diegu arreta handia izatea eta ingurumena eta baliabide pertsonalak nahiz materialak errespetatzea”.

Hondarribiko Udaletik biharko gauerako eskatzen dugu honako segurtasun neurriak hartzea:  

- Ez erabiltzea erregai likidorik sua pizteko.  

- Ez erretzea ke gehiegi sortzen duten osagaiak edo gas toxikoak (plastikoak oro har, PVCa, olioak, pneumatikoak, etab.)
- Suak eraikinetatik, elektrizitate lineetatik, instalazioetatik eta ibilgailuetatik urrun egin behar dira.  
- Amaitzean ondo begiratu sua itzali den, eta ahal dela ingurua jaso.  

“Arrisku egoeraren bat gertatzen bada larrialdi zerbitzuekin harremanetan jarri behar da 112 zenbakira deituta” amaitu du Sagarzazuk.