Gaurkotasuna
Atzealdea

San Juan bezperako igandeko ekitaldiak Portuko elizaren atzekaldean ospatuko dira

Igandean, San Juan Bezpera eguna, urteroko ohiko ekitaldia burutuko da, Kultura Departamentuak Hondarribia Arraun Elkartearekin batera antolatua.

2019·06·20


Igandean, San Juan Bezpera eguna, urteroko ohiko ekitaldia burutuko da, Kultura Departamentuak Hondarribia Arraun Elkartearekin batera antolatua. Bentako aparkalekuan Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas gaietako Zuzendaritza egiten ari den birgaitzea dela eta, ekitaldia Portuko elizaren atzekaldean burutuko da.

Arratsaldeko 19:30etik Hondarribiko Hiria Musika Bandaren San Juan Zortzikoa egingo da zenbait kaleetan zehar. 20:00etan Bandak Bentako eremuan saioa eskainiko du.

20:15ean hasiko da aurtengo arraun denboraldirako Hondarribia Arraun Elkarteak prestatu dituen hiru taldeen aurkezpena, bi gizonezkoenak eta bat emakumezkoena.

Aurkezpena amaitu ostean, 20:45 aldera, aurreskua dantzatuko du Meakako Adixkideak Dantza Taldeak. Inguruan jarriko den txosnan, Lumagorri oilaskoa eta txahal hanburgesak parrilan dastatu ahal izango dira.

Jarraian San Juan sua piztuko da eta Meakako Adixkideak Dantza Taldeak bere emanaldia hasiko du. Amaitzeko, zezen suzkoa egongo da.