Gaurkotasuna

Atzealdea

San Juan bezperako ekitaldiak larunbatean Kai Zaharrean

Larunbata honetan, San Juan Bezpera eguna, urteroko ohiko ekitaldia burutuko da Kai Zaharrean, Kultura Departamentuak Hondarribia Arraun Elkartearekin batera antolatua.

2018·06·21


Larunbata honetan, San Juan Bezpera eguna, urteroko ohiko ekitaldia burutuko da Kai Zaharrean, Kultura Departamentuak Hondarribia Arraun Elkartearekin batera antolatua.

Arratsaldeko 19:30etik Hondarribiko Hiria Musika Bandaren San Juan Zortzikoa egingo da zenbait kaleetan zehar. 20:00etan Bandak Bentako eremuan saioa eskainiko du.

20:15ean hasiko da aurtengo arraun denboraldirako Hondarribia Arraun Elkarteak prestatu dituen hiru taldeen aurkezpena.

Aurkezpena amaitu ostean, 20:45 aldera, aurreskua dantzatuko du Meakako Adixkideak Dantza Taldeak. Aparkalekuan jarriko den txosnan, Lumagorri oilaskoa eta txahal hanburgesak parrilan dastatu ahal izango dira.

Jarraian San Juan sua piztuko da eta Meakako Adixkideak Dantza Taldeak bere emanaldia hasiko du. Amaitzeko, zezen suzkoa egongo da.

Bentako aparkalekuko goikaldea goizetik itxi egingo da eta beraz ezingo da bertan aparkatu, baina bai beheko aldean.