AZKEN BERRIAK
Samina Florentxio Arrietaren heriotza dela eta
2020·12·16
Florentxio Arrieta Mendizabal hondarribiarra atzo goizean zendu zen. 20 urtez zinegotzi izandakoa eta herrigintzan hainbat alorretan bizitza osoan lan handia egindakoa, 80 urterekin joan da.
“1991tik 2011 urterarte Eusko Alkartasunako (EA) zinegotzi izan zen Hondarribiko Udalean, nekazaritza eta Txingudko Zerbitzuetako ordezkaritzan aritu zelarik nagusiki” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.
“Urte askoan izan da Jaitzubiko Elkartearen bultzatzailea, bertsolaritza, herri-kirolak eta jaien sustatzaile nekaezina.
Hondarribiko Udaletik bere familiko eta hurbilekoei hurbiltasuna eta samina adierazi nahi diegu” amaitu du Sagarzazu Alkateak.
#Hondarribia ez da gelditzen
016