Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

Samina Conchita Porturen heriotza dela eta

Herrigintzan hainbat alorretan bizitza osoan hainbat lan egindako Conchita Portu Etxeberria hondarribiarra atzo arratsaldez zendu zen 87 urterekin.

2019·10·19


Herrigintzan hainbat alorretan bizitza osoan hainbat lan egindako Conchita Portu Etxeberria hondarribiarra atzo arratsaldez zendu zen 87 urterekin.

2000. urteko abenduaren 29an Hiriaren Urrezko Intsignia jaso zuen, “kultur kezka etengabeagatik eta gure hiriko historia ezagutzeko eta hura jakitera emateko izandako interesagatik”.

Portuko Eskola zaharrean andereino izan zen urte askotan, baita Puntalekoan eta beste zenbat zentrotan ere.

Hondarribiko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kiroleko zinegotzia izan zen 1983 eta 1991 urteen bitartean Alfonso Oronoz Alkate zenean.

Bigarren legealdiaren amaieran Kale Nagusiko Zuloaga Etxean Udal Artxibategia ireki zen, eta hala, Conchitaren eta bere aita zen Florentinoren ametsa bete egin zen urte askotako lanaren ostean.

Hondarribiko Udalak bere familiko eta hurbilekoei hurbiltasuna eta samina adierazi nahi die lerro hauen bitartez.

Argazkiak: TITIBILITI aldizkaria