Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Saindua gaztelekuak lehen fasera egokitutako bi ekintza kaleratuko ditu

Hondarribiko kaleetan zehar mezu ezkutu zein asmakizunak aurkitu eta sare sozialetan eman beharko da erantzuna

2020·05·12


Datorren bi asteetarako uneko egoera eta neurriak kontuan izanik Saindua gaztelekuak aisialdirako aukera berri bat proposatzen die 12-17 urteko gazteei: bi ekintza kalean.

  • Maiatzaren 12tik 17ra Kaleko Mezuak izeneko ginkana gauzatuko da. Parte hartzaileek herrian zehar zabaldutako eta Sainduako logotipoa agertzen duen 5na kartel bilatu beharko dituzte. Kartel horietako bakoitzean ezkutatuko esaldi bat jasoko da eta 5 esaldiek mezu ezkutua osatuko dute. Erantzunak sare sozial bidez gaztelekuko kontu edo teléfono zenbakira  bidaliko dira.
  • Maiatzaren 18tik aurrera Asmakizunen txanda izango da. Hondarribiko kaleetan topatutako asmakizunen erantzunak ezagutu ezkero, Saindua Gaztelekuko sare sozialetara bidali beharko dira.
Gaztelekutik kaleko ekintza hauek adin bakoitzari dagozkion neurrien baitan burutzea eskatzen da, norberari dagokion ordutegi zein etxekoetara mugatuz.

Itxialdiko aisialdiaren dinamizatzaile eta bidelagun

Alarma egoerak agindutako itxialdiaren hasieratik, Saindua gaztelekuak lanean jarraitu du eta sare sozialetara egokitutako Zibergaztelekua programaketa martxan izan du. Egoera honen aurrean, herriko gazteek beraien denbora librean konfinamenduaren aurretik zeuzkaten aukerak guztiz ez galtzeko.

Proposamen birtual honi esker, gazteen asialdia dinamizatzeaz gain hezitzaile taldea nerabeen bidelagun  izaten jarraitu du, jolas, asmakizun, txapelketa zein bideo deiei esker.

“Hezitzaile bezala, gure lana gazteekin egon, hauei orientzaioa eman, bidelagun izan eta aisialdi hezitzaile alternatibo bat eskaintzea da. Azken hilabete hauetako bizimodua alderatuz, gazteekin aurrez-aurre egoteko aukerarik izan ez dugun arren, normalean haiekin eginten ditugun ekintza asko internet bidez, modu birtualean eskaintzeko aukera izan dugu.” diote Gaztelekutik.