Gaurkotasuna

Atzealdea

Saindua Gaztelekua itxita estalkiaren azpia aztertu bitartean

Saindua Gaztelekua itxita egongo da eraikinaren estalkiaren azpiaren egitura aztertzen den bitartean.

2018·10·16


Saindua Gaztelekua itxita egongo da eraikinaren estalkiaren azpiaren egitura aztertzen den bitartean.

Gazteriako zinegotzia den Maria Serranok esan duenez, “eraikinaren habe batean pitzadurak topatu ditugu eta kata batzuk egin behar ditugu. Kata horiek aztertuta, udal teknikariek esango digute zer den egin behar duguna”.

“Beraz, azterketa horiek esaten digutena itxaron behar dugu, baina bitartean eraikina istea beharrezkoa iruditzen zaigu zuhurtziaz jokatuta. Azterketa horiek esango digute zenbatekoa den gertakaria eta nola jokatu behar dugun epe labur eta luzean” gehitu du Serranok.

“Gogoratu nahi dut Saindua Gaztelekua eraberritzeko proiektu bat jadanik idatzita dagoela, eta obrak lizitatzeko azken pausuak emateko faltan dagoela Udala. Halere, proiektuari dagoekionez, kata hauen erantzunen esperoan gaude, eta informazio guztia eskutan dugunean, erabakia hartuko dugu” amaitu du Serranok.