Gaurkotasuna

Atzealdea

Luralde antolamendu gidalerroen berriskupenean lan egiteko bilera larunbatean Donostian

Eusko Jaurlaritzak, LAGak (Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak) berrikusteko prozesua martxan jarri da eta bailarako bilera parte hartzaileak antolatzen ari da.

2016·05·18


Larunbata honetan, goizeko 10:30ean, Donostialdea - Bidasoa Behera eremu funtzionaleko tailerra burutuko da Donostiko Ernest Lluch Kultur Etxean. Abiapuntu gisa honako gaiak proposatu dira; paisaia, medio fisiko eta azpiegitura berdea, landa-eremua, hiri-eremua, mugikortasun jasangarria, ura, energia eta gobernantza. 1997az geroztik, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen bitartez, Euskadik ordena orekatua sustatu du hiri-eremuaren eta landa-eremuaren, jarduera ekonomikoen, azpiegituren edota naturaguneen artean.

Euskadi, Estatuarekin alderatuta, lurralderik orekatuenetakoa izatea lortu dugu; biztanle-dentsitate altua izan arren, bere azaleraren laurden bat babestuta dago bere ingurumen-balioagatik eta, aldi berean, etxebizitza hutsen proportzio txikiena du. Tailer presentzialetara bertaratu ezin daitezkeenek Irekia webgunean parte hartu ahal izango dute. Gunean argitaratu da LAGak berrikusteko oinarrizko dokumentua (dokumentu exekutiboa), testuari ekarpenak egiteko.

Gainera, gai bakoitzean hasitako eztabaidetan eta inkestetan online parte hartzeko aukera dago. http://www.irekia.euskadi.eus/es/debates/1056. Sare sozialetan ere parte hartu ahal izango da; Twitter-en, #DOT_Euskadi traola, eta Facebook-en, Lurraldea profilean.

El proceso de revisión de las DOT durará aproximadamente 3 años, toda la información y los avances se irán actualizando en la página web: www.euskadi.eus/revision-dot.

 

 

Dokumentuak deskargatu