Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Antzezlana euskaraz: "Dublindarrak"

Euskarak 365 egun
NOIZ Urtarrilak 28. 20:00
 
NON Itsas Etxea Auditoriuma
 
SARRERAK 8 € Helduak / 5 € Gazteak
Tickets
HIZKUNTZA Euskara
(gazteleraz azpititulatua)

Dublinen 1904. urtean

Jatorrizko kontaketa Dublinen kokatzen da, 1904. urteko Errege egunean. Adin eta sexu desberdineko maila ertain-altuko pertsonaia batzuk Morkan andereñoek bere egoitzan urtero antolatzen duten afarira iristen dira. Morkan andereñoak musika irakasleak dira eta gau-jaiak kutsu musikazalea dauka. Giroa ezinhobea da. Kanpoan elurra dihardu baina barrukaldean etxe-giro goxoa, janari atsegingarria, ohitura onak, lasaitasuna, anaitasuna eta umore ona harnasten dira.

Itxuraz sinplea den kontakizunak, sakonean, Irlandak garai hartan bizi zuen paralisi moral eta espirituala dauka mintzagai. Metaforikoki hildakoen lurralde bezala erakusten digu herrialdea, non oroitzapenak egunerokotasuna baino biziago dauden eta hildakoek bizidunak menderatuta dauzkaten.

José Antonio Vitoria eta Garbi Losadak egokitu dute eta Garbi Losadak eraman du agertokira; aktoreak: Naiara Arnedo, Aitor Beltran, Isidoro Fernandez, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal eta Asier Sota.

John Hustonek, lana zinemara egokitu zuen zuzendariak, hau zioen: “Dublindarrak lanak bizitzako zenbait gertaera azaltzen ditu –maitasuna, grina, heriotza- eta haiei aurre egitera behartzen gaitu. Oso kontakizun gutxik dute halako gaitasuna.

Dublindarrak