Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ramon Iribarren pasealekuko haur parkean hobekuntzak egiten ari da Udala

Aste honetan hasi da Udala Ramon Iribarren pasealekuko haur parkeko lurra aldatzen. Obrak bi aste iraungo du eta aurrekontua 40.000 eurokoa da BEZ barne.

2018·10·09


Aste honetan hasi da Udala Ramon Iribarren pasealekuko haur parkeko lurra aldatzen. Obrak bi aste iraungo du eta aurrekontua 40.000 eurokoa da BEZ barne.

“Udala Hirian dauden jolastokitan konponketa lanak egiten ari da” esan du Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak. “Azken urteotan Taiaia-Satarka ikastetxekoan, Soroetan, Zezen plazan eta Puntaleko jolastokietan hobekuntzak egin dira, eta partida gehiago erreserbatzen jarraituko dugu beste zenbait jolastokitarako, behin bakoitzaren egoera aztertu ondoren”.

Hondarribiak hirian barrena 15 jolastoki ditu: Gibeleta eta Los Planetas Mendelun, bi Amuten (auzo hasieran eta kirol gunean), Biterin, Muliaten, Puntalean, Zezen Plazan, Soroeta auzoan eta auzo bereko kirolgunean, Satarkan, Labrederren, Sokoan, Olazabal Parkean Hirigune Historikoan, eta aipatzen ari garen Ramon Iribarren pasealekuko hau.