Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

“Ziaboga” dokumentalaren proiekzioa

calendarioNOIZ Azaroaren 17a • 18:30
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

“Ziaboga” Kantauriar isurialdeko arraun munduari buruzko dokumentala da. Hondarribia Arraun elkartearen 50. urteurrena dela-eta, elkarteak antolaturiko egitarauaren barnean bilduko da ekitaldi hau.

Dokumentala Iñaki Pinedok zuzendu du. Beste dokumental ezagun batzuen egilea ere bada: bere aurreko lana ”Los Otros Gernikas”, Imagen Industrial ekoizlearen eskutik hau ere, Goya Sarietarako hautagaia izan zen 2012an.

Emanaldiaren egunean Angel Obregón arraunlari ohia bertan izango da. Historian doktore da, eta “Ziaboga”ren dokumentazio-lanaz arduratzeaz gain, Hondarribia Arraun Elkartearen historia lantzen kolaboratu du. Proiekzioaren ondoren mahai-ingurua izango da Itxas Etxea Auditoriumera gerturatu direnen artean.

Informazio gehiago: https://www.ciabogadocumental.com/