Gaurkotasuna
Atzealdea

Pregoilari txikien hautaketa

2019ko jaietarako pregoilari txiki hautatzeko deialdia egin da

2019·07·15


Abuztuaren 14ra arte, aurten 9 urte bete edo beteko duten Hondarribiko umeek BAZen izena eman dezakete pregoilari txikien hautaketan parte hartzeko.

BAZen bertan jaso dezaketen izen emate orria, berriki egindako argazki bat (haurra era xelebrean azaltzen duena) eta pregoilari txikia izateko arrazoia aurkeztu beharko dute hautaketan parte hartu nahi dutenek.

Bi pregoilari txiki hautatuko dira Irailaren 6an Udaletxeko balkoitik pregoia egiteko.

Gogoratu originaltasuna eta umorea kontutan hartuko direla hautaketa prozesuan.