Gaurkotasuna

Atzealdea

Postari eta Kabalgataren ordutegi eta ibilbideak

Bihar asteazkena eta etzi ostegunean, Errege Magoen postaria eta kabalgata izango ditugu Hondarribian. Hona hemen ordutegi eta ibilbideak.

2017·01·03


Asteazken eta ostegunean postaria eta Erregeak Hondarribira etorriko dira. Hauek dira ordutegiak eta ibilbideak:

Postaria- urtarrilak 4, asteazkena

·         18:00 - irteera Mendelutik (Betherram), Amutera. Han geratu, eta gero Kostatik Txiplauko biribilgunera, handik Alamedara, Santa Mariako ateaurrera abiatuko da, Kale Nagusia, San Nikolas eta Juan Labordatik, Jabier Ugarte kalera eta handik San Kristobaleko biribilgunera, San Pedro kalea, Zuloaga eta handik San Kristobalera helduko delarik.  

 

Kabalgata -  urtarrilak 5, osteguna

17:45 - Mendelu

18:15 - Amute
19:15 – 19.30ak aldera: Kai Zaharra - Erregeak itsasontziz iritsiko dira. Kai Zaharretik Hermandadera abiatuko dira.
Hermandadeko lehiotatik haurrak agurtuko dituzte, bi aldeetako kaleetara.

Jarraian kabalgataren ibilbidea izango da: Matxin Artzu, San Pedro kalea, Bernat Etxepare, San Kristobal biribilgunea, Hiru Bide, Harresilanda, Damarri, eta Gernikako Arbola plazako Jaiotzara iristen da Kabalgata Adorazioa (Gurtzea) egiteko asmoz.
Gero Santa Mariako ateaurretik Kale Nagusira igo, 20:45ak aldera, Arma Plazan, Erregeak iritsi eta handik San Gabriel egoitzara joango direlarik.