Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Portua auzoko proiektu pilotoak igande eta jai egunetan funtzionatuko du

Udalak parentesi bat ireki du eta herritarrei azaroaren 3an egingo den Mugikortasun Mahaiarekin bat egiteko gonbita egin die

2021·10·07

* Udalak parentesi bat ireki du eta herritarrei azaroaren 3an egingo den Mugikortasun Mahaiarekin bat egiteko gonbita egin die.

• Eztabaida lasai baterako distentsio-neurri gisa, probaren inplementazio-maila jaistea erabaki da.

Portua Auzoaren proiektu pilotuak igande eta jaiegunetan funtzionatuko du. Gainerako egunetan ibilgailuen joan-etorria zabaldu egingo da hiriko erdigunetik. Hala esan du Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak, Bentako aparkalekuan egindako prentsaurrekoan.

“Gogorarazi nahi dut Portua proiektu pilotua Hiri Mugikortasuneko Planetik sortu dela. Plan hori aho batez onartu zen alderdi politiko guztien artean, salbuespenik gabe, eta 2017tik mugikortasun-mahaian parte hartzen ari diren eragile guztien adostasunarekin. Plan horretan jasotako neurri ugarietako bat praktikan jartzea du helburu nagusitzat, datuen bilketa eta neurri guztien edo batzuen egokitasunari buruzko landa-behaketa eginez. Sortu zenetik bilera asko egin dira eta hainbat erabaki hartu. Desiragarria izango litzateke orain bereziki aktibo agertzen diren kolektiboen inplikazio handiagoa orduan, baina ez dut nahi gaitzespen gisa interpretatzerik. Garaiz daude inplikatzeko, eta parte hartzera gonbidatu nahi ditut, guztion artean Hondarribia hobetu dezagun. Azaroaren 3an izango da”.

“Autokritika egin behar dut, argi dago ez dudala neurria, horren onurak eta helburuak behar bezala jakinarazten jakin, eta, beharbada, ezarpen-mailan presaka ibil gintezkeela. Baina ez ditut onartuko, proposamenaren inguruan interesez mugitzen ari diren gezurrak eta buloak.
Neurriaren helburua Portuko eremuan oinezkoentzako eta txirrindularientzako segurtasuna areagotzea da. Eta plan eta proiektuetatik haratago joanez, hiriko pasealekuetan eta espaloietan bizikletak ibiltzeko segurtasun ezari irtenbidea ematea eskatzen duten herritarrei erantzuna ematea.

Gogora ekarri nahi nuke lehenago beste neurri batzuei ere erantzun handia eman zitzaiela, baina gaur egun arrakasta handiko kasuak dira: San Pedro kalea oinezkoentzat jartzea, Santa Maria ateaurrea, eskailera mekanikoak, Arma Plaza… Ona da guztiok memoria ariketa bat egitea”.

Igande eta jaiegunetan

“Neurria ezartzeak gizartean zalaparta nabarmena sortu duela jakitun gera, eta horregatik, parentesi bat ireki eta Mugikortasun Mahaiarekin bat egitera gonbidatzen ditugu herritarrak. Laster deituko dugu mahai hori, hausnarketa- eta eztabaida-prozesu partekatu batean parte hartzeko. Guztion artean aberastuko dugula ziur nago.

Horrez gain, eta proiektua ezarri eta lehen orduetan identifikatutako oztopo nagusia Zuloaga, Matxin Artzu eta Itsasargi kaleetatik igarotzeko mugak direnez, eztabaida lasai baterako distentsio-neurri gisa, probaren inplementazio-maila murriztea erabaki da, igandeetan eta jaiegunetan soilik aplikatzeko. Gainerako egunetan Portuko kaleetatik ibili ahal izango da ibilgailuarekin. Horrela probatuko dugu, eta denon artean aterako ditugu ondorioak” azaldu du Silanes zinegotziak.

Bentako aparkalekuan TAO espreseko edo azkarreko gune bat egongo da, gehienez ordubete eta doako lehen 20 minutukoa, ibilgailuen txandaketa erraztuko duena eta erosketak eta kudeaketak egiteko tarte egokia eskaintzen duena. Kontuan izan behar dugu Portua inguruan 8 ibilgailu daudela erroldatuta aparkaleku bakoitzeko.

“Amaitzeko, argi utzi nahi dut Portua Auzoan trafiko-dentsitatearen arazoa eta bide-segurtasun handiagoa behar direnez, Gobernu Taldea izan dela mahai gainean konponbidea jarri duen eragile bakarra. Beharrezkoa da proposamen gehiago egotea, arazoa ikuspuntu integral batetik konpontzeko, hondarribiarren onerako” amaitu du Juan Luis Silanes zinegotziak.