Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Pirinioak zeharkatuko dituen transpirenaica solidarioa Hondarribitik hasiko da

Hiriko zenbait elkartek laguntzen duten gazteen inklusioa bilatzen duen ekimenean

2018·06·13


Ekainak 14tik uztailak 24 arte, Hondarrian atera eta Gironako Cap de Creus arte, Transpirenaica Sozial eta Solidarioaren seigarren edizioa burutuko da. Gazteriaren gizarte integrazioa helburu duen martxa solidarioa da, Pirinioak alde batetik bestera oinez igarota.

Hondarribiko zenbait elkartek, Udalarekin batera, laguntzen duten ekimenaren hasiera egunean. Hondarribia Arraun Elkartea, EMEKI Elkartea, ARMA PLAZA Fundazioa, KLINK Elkartea eta Prebentzio Komunitarioa Udal Zerbitzuak Transpirenaica-ren laguntzaile dira aurten ere.

“Ostirala arratsaldeko 16:00etan Hondarribia Arraun Elkartean elkartuko gara” dio Kalixa Silanesek, Kiroletako zinegotziak, “eta martxan parte hartuko duten gazteak traineru batean sartuko dira elkarteko arraunlarien laguntzarekin. Gero 17:30ean Txomin Sagarzazu Alkateak eta zenbait zinegotzik harrera egingo diete Udaletxeko Areto Nagusian. Gero, 19:00etan ARMA PLAZA Fundazioarekin bisita gidatua egingo dute Alde Zaharretik, eta 20ak inguruan KLINK Elkarteak afaria eskainiko die denei”.

“Faroko Kanpinean lo egin ondoren, Transpirenaica Sozial eta Solidarioaren irteera puntutik, Higerreko Itsasargitik irtengo dira gazteak. EMEKI Elkartean geratuko dira, hantxe gosaria eskainiko diete eta elkarteko emakumeek. Biziki eskertu nahi diet elkarteei haseratik asmo eder honenganako erakutsi duten jarrera. Ziur partehartzaileek ere eskertuko dutela” gehitu du Silanesek.

Informazio gehiagorako: http://www.transpirenaicasocialsolidaria.com/