Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Pierre Lhande kalea itxita ostegun eta ostiralez asfaltatze-lanak direla eta
2018·06·27
Ostegunean eta ostiralean, ekainak 28 eta 29, Kai Berritik Higer itsasargira doan Pierre Lhande kalea itxi egingo da asfaltatze lanak egiteko asmotan. Bertan bizi direnek izango dute soilik sartzeko aukera.
“Errepidea hobetzeko moduko egoeran dago” dio Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak, “eta nahiz eta duela denbora bat birgaitzea aurreikusten zen, nahitaez Higer Itsasargira doan errepide nagusiko obrak amaitu arte itxoin behar izan da, bestela erabat blokeatuta egongo baitzen Higer ingururaino heltzea. Itsasargiaren azpiko kaletara sarrera ere itxita egongo da”.
Obraren aurrekontua 48.000 eurokoa da eta Excavaciones ORSA enpresak egingo du