Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Pedro Barrusok 1936 eta 1948 artean Hondarribian egondako gerra eta errepresioa aztertu ditu liburu batean

Astelehen arratsaldez Udaletxeko Areto Nagusian Pedro Barrusoren “Hauek ere ikusi zituzten ibaiak. Gerra eta errepresioa Hondarribia (1936-1948)’ liburuaren aurkezpena burutu zen.

2019·12·26


Astelehen arratsaldez Udaletxeko Areto Nagusian Pedro Barrusoren “Hauek ere ikusi zituzten ibaiak. Gerra eta errepresioa  Hondarribia (1936-1948)’ liburuaren aurkezpena burutu zen. Bertan izan ziren besteak beste, Txomin Sagarzazu Alkatea, liburuaren egilea bera, eta hainbat herritar.

“Liburu honen bitartez, aurrera egin nahi dugu iragan hurbilaren ezagutzan eta gatazkak kaltetutako pertsonen memoria berreskuratzeko ekimenetan” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Hondarribiko gizartearen haustura larriena ekarri zuen 1936ko uztailean hasi zen gerra zibilak. Borroka latzak pairatu ez bazituen ere, eragin handia izan zuen gatazkak Hondarribian. Liburuan hainbat herritarren eta bere familien gertakariak kontatzen dira, adibidez Celestino Jauregi, Fermin Argote, Margarita Araneta, edota Jesus Carrera adibidez”.

“Gerraren atarikoa, bilakaera, 1936ko irailean hiria okupatu ondoren bideratutako aldaketa politikoa eta, batez ere, errepresio gogorrean gauzatu zen Gerra Zibilaren ondorioak dira liburu honen orrialde xede” aipatu zuen Barrusok.

Euskaraz eta erderaz argitaratu den liburua 15 eurotan saltzen da ARMA PLAZAko eraikinean.