Gaurkotasuna

Atzealdea

Pedro Arrambide hondarribiarra zendu da

Afrikako herrialdeetan 120 proiektu baina gehiago garatu zituen La Salleko Anaiak

2017·02·10


Pedro Arrambide hondarribiarra zendu da. 75 urtekoa, urte askotan bolondres modura aritu da La Salleko anaia, eta 2006. urtean Eusko Jaurlaritzak Urteko Kooperante onenaren saria eman zion. 2014ko urriaren 14an Hondarribiko Udalak omenaldia egin zion bere ibilbidea  eta konpromezua goraipatzeko.

Jose Luis de Barrueta Fundazioko presidentea, Afrikan (gehienbat Eritrea, Etiopia eta Kenian) 120 proiektu baina gehiago kudeatu zituen, orotara 25 milioi euroko aurrekontuekin. PROYDE-PROEGA La Salleko Anaien Gobernuz Kanpoko Erakundearen sortzaile ere izan zen.

Hondarribiko Udalak doluminak aurkeztu nahi dizkio Arrambideren sendiari, La Salleko Anaiei eta Arranbidek lagundu dituen eta hain hurbil sentitu izan duten Afrikako herriei ere.

Hileta elizkizunak astelehenean izango dira, arratsaldeko 19:00etan Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokian.